Pottoka, zaldi eta asto lehiaketen dirulaguntza kendu nahi du frantses gobernuak

Pottoka, asto eta zaldi sailak lanjerrean. Kabala lehiaketak bultzatzeko Frantziako Laborantza Ministerioak eskaintzen zuen dirulaguntza bertan behera utzi du. Estatu mailan 960.000 euro bideratzen ziren lehiaketetarako kabalen hazkuntza babesteko, eta Ipar Euskal Herrian, berrehun bat hazlek ukaiten zuten. Aitor Lagrenade Pottoka elkarteko presidentearen arabera, lehiaketa horiek baitezpadakoak dira tokiko arrazen iraunarazteko. Izan ere,lehiaketa horietan egiten ohi dira hazleen arteko salerosketa eta trukaketa gehienak. Momentuz, Azkainen, Baionan, Hazparnen eta Atharratzen antolatzen diren lehiaketen geroa dudan da. Horren kari, joan den astean, hainbat hazle bildu ziren Baionako Prefektura aitzinean, erantzun bat ukaiteko itxaropenarekin. Arrapostua ez da oraino heldu, baina heldu diren egunetan iritsiko dela uste dute.