Klimaren astea: hamaika hitzordu Iparralde osoan ur-eskasiaz kontzientziatzeko

Hirugarren urtez segidan, Klimaren astea antolatzeko hautua egin du Euskal Hirigune Elkargoak. Urriaren 9tik 15era eta Iparraldeko hainbat herri desberdinetan ehun hitzordu inguru izanen dira; hala nola, erreka garbiketak, dokumental proiekzioak, mintzaldi-eztabaidak eta tailerrak. Iragan urtean antolakuntza iraunkorra hartu zuten gai nagusitzat, baina edizio honetan ura hartuko dute ardatz. Aipagai nagusien artean izanen dira, beraz, euri eskasiaren eta uholdeen problematika. Sauveur Bacho Arberatzeko auzapeza da Hirigune Elkargoan trantsizio ekologikoaz arduratzen den hautetsia. Haren ustez, heldu diren urteetako erronka nagusiak Elkargoan, garraioei eta etxeen isolamenduari lotuak izanen dira.