Irun, abiadura handiko sare europarraren atarian

Hasi dira Irungo tren geltokiaren lanak. 2026ko martxora arte luzatuko dira obrak eta geltoki berriak abiadura handiko tren sarea errezibitzen ahalko du, eta Europako sarearekin lotura eginen du. Horretarako, bi burdin bide ezarriko dituzte, bata errail eredu espainiarrarekin, eta bestea europarrarekin. Abiadura handiko trenbidea eta mugaz gaindiko aldiriko trena lotzeko «mugarri historikoa» dela adierazi du Jose Antonio Santano, Irungo auzapez ohi eta Espainiako Garraio eta Mugikortasun jasangarrirako idazkariak.