Mauleko kabala hiltegiaren inguruan bildu da laborarien kexua. Bertako haragia mailaz jaisteko asmoa erakutsi dute Estatuko albaitaritza zerbitzuek. Neurri horrek, bistan dena, produktuen prezioan eraginen luke. Laborarien ustez, erabaki horrek Mauleko hiltegiaren hestea ekarriko luke. Hori dela eta, ehun bat laborarik elkarretaratzea egin dute gaur goizean Maulen. Traktore konboi oso bat buruan, «karakoil operazioa» egin dute Baionaraino. Xiberoko hautetsiek ere babesa helarazi diete laborariei, eta gutun bat igorriko diote Departamentuko prefetari. 2016tik Mauleko hiltegia zaintzapean da, L214 elkarteak bertan egiten ziren kabalen kontrako tratu txarrak argitara eman zituenetik.