Irakasle postu gehiago galdegin dituzte Baionan

Irakasle postu gehiago eta lansarien hobetzea galdegin du hezkuntza saileko langileak. Bordeleko akademiaren eremuan, ehun postu gutxiago izanen dira, 70 gutxiago lehen mailan eta 31 bigarren mailan. Hori dela eta, CSA Administrazioko komite sozialaren azken bilkuran uztea deliberatu dute sindikatuek, eta greba egiteko deia luzatu dute. Baionako manifestaldia FSU, FO, CGT, SUD, SGEN eta UNSA sindikatuek antolatu dute, eta 850 pertsona batu dituzte. Bordeleko akademiaren arabera, langileen %20k parte hartu du greban, eta Ipar Euskal Herriko hainbat ikastetxe hetsirik izan dira.