Ez da bakerik Arbonan, auzapezaren eta oposizioaren artean. Eskola berriaren eraikuntzak bazterrak inarrosten segitzen du; oposizioak, beste behin ere, lur kutsatuen gainean eraikitzen ari direla leporatu dio Marie-Josée Mialocq auzapezari. Eta berrikuntza da, oposizioak egin eskaerari erantzunez, urte bat berantago eta ARS eskualdeko osasun agentziaren aholkuak segituz, epaileak lurren azterketa sakonagoa galdegin duela. Mialocq auzapezak, aldiz, difamazioan aritzea leporatu dio oposizioari, eta behar diren azterketa oro eginak izan direla baieztatu du. Eraikuntza lanekin segitzeko asmoan berretsi da, epaileak azterketa galdegin duen arren.