Sortu berri diren bigarren egoitzak seinalatzeko aukera ireki du Herrian Bizik sarean. Ipar Euskal Herriko etxebizitzen %20 baino gehiago bigarren etxebizitzak dira, eta aurten, zaintza berezia eginen dute urte osoko bizitegiak ez daitezen bigarren etxebizitza bilaka. Horrez gain, oinarrizko zazpi neurri bultzatu nahi luke plataformak, horien artean, bigarren bizilekuen kuotak ezartzea herrika, zerga gehigarriak edota konpentsazio neurriaren hedatzea.