Ane Irazabal: «Israelek Rafahko mugako pasabidearen kontrola eskuratu nahi du»

Israelek militarki kontrolatzen ez duen muga trabeskatu du berriki EITB hedabideko kazetari talde batek. Erronka zaila, jakinez atzerriko hedabideek galarazia dutela Palestinara hurbiltzea. Israelek Gazaren kontrako ofentsiba militarra abiatu zuenetik, abantsu 30 mila hildako izan dira. Al Arif hiriko ospitalean izan dira ere euskal telebistako kazetariak, eta bonbardaketen ondorioz zauritutako haurren errealitate gordina ikusi dute bertan. Kazetari horien artean zen Ane Irazabal. Azaldu duenez: «Netanyahuk argiki Rafahko hiria eskuratu nahi du, Egiptoren menpe den pasabide horren kontrola eskuratzeko».