Euskara bultzatzeko 500.000 euroko aitzinkontua Baionan

Baionak badu euskara sustatzeko plan bat, lau urteko berantarekin. Sei urteko ikuspegia duen plana onartu du Baionako herriko etxeak joan den astean. Hiru orientabide nagusi ditu, gazteengana euskara hedatzea, euskara Baionako karriketan biziaraztea eta  haren presentzia indartzea. Euskara zerbitzuko teknikarien kostutik aparte, 500.000 euroko aitzinkontua onartu dute 2024 urterako. Oposizioko hautetsi batzuek euskara teknikarien kopuru txikiegiaz ohartarazi dute, Baionako hirian bi bakarrik baitira. Euskararen eragileak, pozik baina zuhur egonen dira, plana nola gauzatuko den ikusi arte.