Aurtengo gerezi sasoia gaizki hasia da. Aro heze, eguzki gutti eta harriak desmasi zonbait eragin ditu gereziondoetan. Itsasun bereziki hiru gerezi mota ekoizten dira, peloa hau da lehen mota biltzen dena, eta arrunt gutti agertu dira. Ondotik, oraindik goiti biltzen hasten dena xapata mota da eta aurre ikusten da ez dela ainitz izanen eta azkena beltxa deitzen da eta mota horren ekoizpenaren uzta kopurua oraindik ezin da aurreikusi. Etxe batzuetan 10-20 kilo inguru bildu izan dituzte, etxalde batean ehun kilo, jakinez sasoi on batean lortzen ahal dela 500 kilo et tona baten artean. Hala ere, Itsasuko Gerezi besta eginen da, Etxauriko ekoizleek soberakinean dituzten gereziak ekarriko baitituzte.