Lau oren pasa, eta 70 delibero. Euskal Hirigune Elkargoak bilkura egin du ekainaren 15ean, eta lehen aldiko Jean René Etchegaray gabe. Erakundeko lehendakariaren osasun arazoak direla medio, René Carrique lehendakari-ordeak gidatu zuen batzarra. Lehen erabakia aho batez onartu dute hautetsi orok. Bil Giten taldeak Donibane Lohizunen maiatzaren 3an izan zen feminizidioaren harira minutu bateko ixiltasuna proposatu zuen, eta horrekin batera, indarkeria matxistaren kontrako sentsibilizazio kanpaina eta behatoki baten sorrera. Beste puntu gehienek ere hautetsien adostasuna bildu zuten. Salbuespena aitzinkontu orokorrak, Baionako Séqué auzoaren laugarren xedeak, Arbonako hirigintza planak eta Angeluko langune berriak markatu zuten.