Euskal Hirigune Elkargoak aldaketa klimatikoari buru egiteko proposatu zituen 56 ekimenen %96 abian dira jada. Klima astearen edizio honetan, azken urtean erdietsi diren xedeetan ezarriko da azpimarra, urriaren 5etik 12ra. Preseski zalutzearen behar gorria nabarmentzen du Bizi mugimendu ekologistak, eta «hitzetik ekintzetara» iragaitearen beharra. Herriko etxeak engaiatu daitezen Hitza Hitz ituna bultzatu du Bizik, eta akordioa betetzen dela segurtatzeko, zenbait formakuntza proposatzen dizkiete hautetsiei.