Sarako Joanes Aranbururen liburu atzeman berria, Xanpainatik Baionako mediatekara

1690an argitaratu euskarazko otoitz-liburu bat atzeman dute Frantziako Châlons-en-Champagne herrian. Ganer huste batean egin du aurkikuntza bertako liburuzain batek. Marinelei zuzendu «debozio liburu» hori, lehen aldiko argitaratu zen 1635an, Sarako Joanes Aranburu apezak idatzia. Gaur egun, sei edo zazpi ale besterik ez dira gelditzen munduan. Baionako liburutegian holako bi dituzte. Liburuzainak Baionako mediatekari eskaini dio bere aurkikuntza. Ez da oraindik jakina noiz iritsiko den iparraldera.