Oihane Kantero: «Erabiltzaileen feedbackarekin Adimen Artifizialeko tresnak hobetuz goaz»

Adimen artifiziala zertan da Euskal Herrian? Euskarazko itzultzaile eta zuzentzaile adimendunak berriki ezagutarazi ditu Elhuyar fundazioak. Horretarako azken urteetan euskarazko testuetan oinarritutako datu baseak sortzen aritu dira ikertzaileak. Horietan da Oihane Kantero hendaiarra. Master bukaerako lana bukatu berri du eta adimen artifizialari euskararen eta Euskal Herriaren inguruko jakintzak nola irakasten ahal zaizkion ikertu du. Elhuyar fundazioan adimen artifiziala eta hizkuntza lotzen dituen arloa lantzen du.