Baztan, Bortziriak eta Azkaineko talde feministek bat egin dute Lizuniagako lepoan. Udan emandako indarkeria kasuen gorakada salatzearekin batera, hainbat gizonek mugimendu feministak antolatu ekitaldiak boikotatu dituztela gaitzetsi dute. Erakunde publikoengandik konpromiso azkarragoa galdegin dute eta «emazteen kontrako erasoen oldarraldia errotik ezabatu beharreko gaitza» dela aldarrikatu dute. 2003tik, Euskal Herrian, matxismoak 123 emakume eta 12 ume hil dituela gogoratu dute. Hortik harago ere, sexu erasoak eta indarkeria matxista kasuak eguneroko arazoa direla azpimarratu dute.