Kattin Etxarren: «Lehen motako diabetesaz sentsibilizatzeko eguna izanen da azaroaren 24a»

Lehen motako diabetesari buruzko sentsibilizazio eguna azaroaren 24an, Ezpeletan. Mota ezberdinak baditu diabetesak, eta lehen motakoa dutenek intsulinaren beharra dute egunero. Horretarako gluzemia heina automatikoki kontrolatzen duen gailua daramate soinean. Goxokiak elkarteak diabetesak hunkitu dituen familiak biltzen ditu Ipar Euskal Herrian eta Biarnon. Kattin Etxarren, elkarteko kide da eta bere 14 urteko semeak eritasun mota hori jasaten du. Azaldu digunez, azaroaren 24an, oinezko bi ibilaldi, haurren xokoa, apairu alaituak eta Haurrock-en kantaldia antolatu dute.