Bidasoa Attak! 2020-11-26

Kaixo Attakzaleak!
 
Gaurkoan nahiko berri diren diska sorta interesgarri bat entzungo dugu, hasteko Valentzia hiritik pasako gara RUÏNA, FINALE eta TIPEX taldeekin gozatzeko, EHra itzuliko gara FLY SHIT eta MÄNÄGÄITZ taldeei entzunaldia botatzeko, segidan Madril aldera goaz ANTIDOTO eta SUDORrekin gelditzeko, amaitzeko Bartzelonan pausatxo bat SIMULACRO entzuteko.
 

Bidasoa Attak! 2020-11-19

Kaixo Attakzaleak!
 
Gaurkoan gure "Euskal Maketak" izeneko atal berriaren bigarren saioari ekingo diogu, maketa batzuk entzunaz, esaterako PUTA REALIDAD, SAL DEL REBAÑO, RESIDUOS, FAMILIA FELIZ, PRIMAVERA EN TCHERNOBYL, STORBAIS eta BAJO AXPE taldeenak.
 

Bidasoa Attak! 2020-11-12

Kaixo Attakzaleak!
 
Gaurkoan iluntasunetik mugituko gara hontzak bagina bezala eta Andaluziatik biran hasiko gara CULEBRA, NADSAT eta TENTACULO taldeak entzuten, segidan EHra joateko OKI MOKI, ARROTZAK eta MARMOL taldeekin gozatzeko, gure bidai iluna amaitzeko Bartzelonara bidaiatuko dugu SECT taldea entzuteko.
 

Bidasoa Attak! 2020-11-05

Kaixo Attakzaleak!

Gaurkoan "ELLAS SON ELECTRICAS" bilduma oso interesgarriari ekingo diogu, bertan
Espainiar estatuko metal undergroundean egondako hainbat emazteren lana aztertzen da, taldeen artean MALENA Y BELCEBU, HURACAN, NEUROSIS, CASSANDRA, MOLE, AMNESIA, PLEYADE, WAR eta VIUDA NEGRA entzungo ditugu.
 

2020-10-29 Bidasoa Attak!

Kaixo Attakzaleak!

Atzoko saioan ENERITZ FURYAK-en "Maskara-Zaldi Zuria" singlea entzuten hasi ginen, ondoren eta aspaldiko partez zuzeneko kontzertu bat izan genuen gure estudioetan, bere europear bira Euskal Herritik pasatzen zela aprobetxatuz MÄKKELÄ finlandiar bakarlaria gonbidatu genuen eta zentzumenekin gozatzeko zuzeneko eder bat eskeini zigun.