2020-06-18 Bidasoa Attak!

Kaixo Attakzaleak !

Gure saio hau denboraldiko azkena dugu, denboraldi zaila izan da, baina behintzat bukatzea lortu da.

Denboraldi amaiera ospatzeko munduan zeharreko talde andana dakarkizuegu, esaterako HURSKAS (Finlandia), THE STALIN (Japonia), DEZERTER (Polonia), CIVIL DISSIDENT (Australia), RAZZIA (Alemania), OLHO SECO (Brasil), DOBROVOLTZY PONEVOLE (Kazajstan), RAW POWER (Italia), POWERAGE (Hego Afrika), BLACKBIRD (Hong Kong), PROCES (Serbia), SOLUCION MORTAL (Mexiko), ENSLAVED CHAOS (Malaysia), THE EX (Holanda), OPPOSITION PARTY (Singapur) edo KONTROL (Bulgaria).
 
Txintxoak izan, Ttaaaaaak!
 

Bidasoa Attak! 2020-06-11

Kaixo Attakzaleak !
 
Gaurkoan 70. Hamarkada bukaerara joango gara berriz ere eta hainbat single interesgarri entzungo ditugu, esaterako THE BAGS, 999, THE CIGARETTES, THE ART ATTACKS, BUZZCOCKS, CORTINAS edo BLONDIErenak.
 

2020-06-04 Bidasoa Attak!

 Kaixo Attakzaleak !
 
Gaurkoan CRASS taldearen agurreko diskatik hasiko dugu saioa, abesti luze, abangoardista eta estilo librekoak, gerora SUBHUMANSen abesti luze batera joango gara, bukatzeko GRAZHDANSKAYA OBORONA talde siberiarraren industrial garaieko kantu pare bat entzuteko.
 
Animo !! 
 

2020-05-28 Bidasoa Attak!

Kaixo Attakzaleak !
 
Gaurkoan Japoniara goaz eta STAR CLUB-en abesti epiko batekin saioari hasiera emango diogu, ondoren THE RUSTLER, INNOCENTS eta SO WHAT taldeen Hardcore punk basatia entzuteko , amaitzeko STAR CLUB taldearekin itzuliko gara, haien garai desberdinetako doinuak entzuteko.
 
 

2020-05-21 Bidasoa Attak!

Kaixo Attakzaleak !
Gaurkoan Ipar Irlandatik pasako gara eta bertan 1977 eta 1982 artean egondako hainbat talderekin geldituko gara, esaterako RUDI, RUEFREX, MIDNITE CRUISER, ELECTRO MOTIVE FORCE, THE ANDROIDS, EX-PRODUCERS, PROTEX, VICTM, THE DETONATORS, PRETTY BOY FLOYD & THE GEMS, THE DOUBT edo THE DEFECTS .