Bidasoa Attak! | Hemen eta Orain

Zaragozako GEN taldea XXV. urtemuga ospatzen ari da, horretarako hainbat kantu grabatu eta helarazi dizkigute, saio hontakoa serie horretako azkena izanik. Bestalde Bilboko DDT banatzaileak "Hemen eta Orain" izeneko bilduma kaleratu du, Bilboko Egizu Zeu filosofiako taldeak bilduz eta momentuko argazkia eginik, taldeak MOTORASTOLA, GURS, NUEVAS FORMAS DE MIEDO, BILINTX, AIHOTZ, DIFUNTOS TELARAÑA, GONORRIAGA, ARAKIL, HELLTZALES, SHÖCK, 1991, MÁRMOL, ECTOPLASMAS eta UGER izanik.

Bidasoa Attak! | Euskal Maketei buruzko atal berria

Euskal maketei buruzko atal berri bat izanen dugu gure uhinetan, horretarako JAKE MATE arabar errioxarrak, MALA IMAGEN Gasteiztarrak, PSICOTICOS ezkerraldetarrak, EZIN IZAN donostiarrak, BRIGADA SLAM zarauztarrak, KONFUSION iruñearrak eta Hondarribiako BETI MUGAN taldearen lehen maketa izanen ditugu entzungai.

BIDASOA ATTAK!! | Punk Txinan

90. hamarkadaren amaiera aldean punk eszena txiki bat sortzen hasi zen, gaur egun zoritxarrez hain ospetsua den Txinako Wuhan hirian, beste hirigune haundietara berehala hedatuko zena.

Saio hontan hainbat txinatar punk talde izanen ditugu hizpide, esaterako SMZB, SI DOU LE, ANARCHY JERKS, BRAIN FAILURE, THE FLYX, DEMERIT, MISANDAO eta zuzenean ikusteko eta post kontzertu goxo bat partekatzeko aukera izan nuen GUM BLEED taldea ere.

Bidasoa Attak! | Ipar Rock 90

Saio hontan, euskal maketei eskeinitako atalari ekingo diogu, gaur, maketa bakarrari hain zuzen. Maketa hau IPAR ROCK 90 izanen da. Garai batean Euskal Herriko iparraldeko taldeen lehiaketak egiten ziren herriz herri, ondotik final haundi bat ospatzeko, 1990. urtean BIZKARREZURRA, KANABERA, TRUKES, PRESTUAK, LES TROLLS eta ZEIN ERE taldeak iritsi ziren finalera, nork irabazi zuen? Ze inporta du, horrelako dokumentu itzela gure garaietara iritsi bada, gainera Niko Etxart haundiak ekoitzia izan zen

Bidasoa Attak! - Hemengo eta hango berrikuntzak

Gaurkoan, azkenaldian kaleratu diren estilo ezberdinetako disko interesgarri batzuk entzunen ditugu, Bartzelonako PIORREAH eta KAOSS URBANO, Gipuzkoako LIE DETECTORS eta ÜTHER, Bizkaiako ZIKIN, Mexikoko MESS, Quebec-eko BOSQUE ROJO edo Andaluziako LA URSS