Bidasoa Attak! - Afrika Corps

Kaixo Attakzaleak!

Gaurkoan 1983. urtean kaleratu zen "Afrika Corps" bilduma hegoafrikarra entzungo dugu, bertan WILD YOUTH, ULTRA WHITE LOVERS, DEAD BABIES, GAY MARINES, WILD JUSTICE,PRIVATE FILE, POWERAGE, ROTORS, WARSPIKE eta LEOPARD entzunez, NATIONAL WAKE taldearekin bukatzeko.

Bidasoa Attak! - Euskal maketei buruzko atal berria

Kaixo Attakzaleak!

Gaurkoan euskal maketen atala berreskuratzen dugu, entzugaien artean INKUBO, SISTEMA CRIMINAL, BIHOTZ ERRE, CAÇULA, MARTXOAK 31, SEGISMUNDO TOXICOMANO, CAL&BRAZOS eta TRATO EXKISITO taldeak ditugu.

Bidasoa Attak! - Brutales Matanzas

Kaixo Attakzaleak!

Gaurkoan Mexikoko punkaren aitzindari izan zen DANGEROUS RHYTM taldearekin hasiko dugu saioa, ondotik Mexico eta Peruko talde zaratatsu eta ustelak biltzen dituen "Brutales Matanzas" bilduma mexikarra entzuteko, bertan MASTURBATOR, LOS MARGARITOS, LOS MONJO, 3 AL HILO, LOS NASSIS, INSERVIBLES, KILLER CASSETES, RATAS DEL VATICANO  eta CRIMEN taldeak entzungo ditugu.

 

 

Bidasoa Attak! - I Refuse It!

I REFUSE IT! Italiar hardcorearen erreferentzietako bat da, baina hardcorea jorratzeaz gain pausu bat gehiago eman zuten haien soinuari teklatu, saxo edo soinu efektuak sartuaz, hortaz gain, erritmo eta tonalitateekin experimentatzea maite zuen taldea zen, berezko soinu berezia lortuz, beraz gure Bidasoa Attak! Saio hau I REFUSE IT! Taldeari eskeinia izanen da.

Bidasoa Attak! - Rock talde galduak

Bidasoa Attak! 2022 10 26

Kaixo Attakzaleak!

Gaurkoan urte luzez galduak eta ahantziak egon diren eta berriki berreskuratu diren talde batzuen grabazioak entzungo ditugu, esaterako MALENA Y BELCEBU madrildarrak, NEGATIVO donostiarrak eta INFARTO oreretarrak, ZARAMA bizkaitarrekin amaitzeko.