Bidasoa Attak! | Berritasunak atzerritik

Gure eskuetara iritsi diren hainbat herrialdetako diskoak entzunez pasako dugu gure ordua, esaterako Bulgariatik KONTROL taldarekin arituko gara, Brasiletik TORTURE SQUAD, Poloniatik DEZERTER, Alemaniatik TODSCHICK GEKLEIDET, L'ATTENTAT eta REIZ eta estatu batuetatik SCREECHING WEASEL taldeen lanik berrienak entzunez eta hainbat gorabehera kontatuz

Bidasoa Attak! | Anti-Regimen taldearen 40. urtemuga

Anti-Regimen taldeak 40 urte betetzen ditu eta horretarako ospakizun bira bat egingo dute Vomito taldearekin bat. Taldearen xehetasunei buruz hitz egiteko Anti-Regimeneko Mikelon izango dugu gomita gisa, kantu batzuk ere entzungo ditugu

 

Bidasoa Attak! | Euskal berritasunak

Aurtengo uzta oparoa izan da euskal musikaren aldetik eta nola ez ba saio hontan dagozkigun estiloetan ARESI, ATTURRI, HILERRI, ZOTZ!, ISKANBILA, ORREAGA 778, NEALLTA FOLA eta TATXERS taldeen disko berriak entzunen ditugu

Bidasoa Attak! | UK82 bilduma

Erresuma batuko punkaren bigarren eztandako bilduma interesgarria proposatzen dizuegu, ezagunak eta oso ezezagunak ziren , EXPLOITED, UNDEAD, THE BLOOD, PARANOIA, BROKEN BONES, ANTI STATE CONTROL, BLITZ eta DALEKS talde interesgarriekin

Bidasoa Attak! | Codigo Neuroticori omenaldi diskoa

2011 urtean CODIGO NEUROTICO taldeak 30 urte bete zituen, horretarako taldea berriz bildu zen kontzertu batzuk eskeintzeko, hortaz gain "La familia crece" izeneko omenaldi bilduma bat egina izan zen talde askok CODIGO NEUROTICOren kantu ezberdinak interpretatu zituztelarik, hoien artean MOTOSIERRAS, LA BANDAS DEL DESTIERRO, FRONTKICK, DESQUICI, SKACHA, CIRCUS DEMENTIAE, SEGISMUNDO TOXICOMANO, LOS INEDITOS, ENCEFALIKA FM, TOXIKO, RABIA POSITIVA, REBELION, SICK BOYS, VON DANIKENS, BAJO KLERO, S.N., ELEKTROYONKIS, KASPARRATA edo MONSTRUACION entzunen ditugu