Ipar Euskal Herriko hainbat guneren ezagutzeko xedearekin sortua izan da.  Emanaldia bera, Gure Irratian ari zen Lucien Etxezaharretak abiatu zuen 1997ko urrian, bere parea bilakatuko zen Jakes Casaubonekin, haien helburua zelarik naturak dituen aberastasunen ezagutaraztea Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Antxeta Irratia eta Xiberoko Botzako entzuleei.
Gure Bazterrak emankizunen interesa berezitasuna da bisitatua den lekuan berean grabatua dela, naturaren soinuei leku inportanta utziz eta manera berean indar gehiago eskainiz tokiko jendeen lekukotasunei, emankizunak tokietako memoriaren biltzea ere baitu xedea
 

Angelu

Angeluko hirian gaindi ibiliko gira aste batzuez eta hastapenean Joseph Celan, hiriko kontseilaria eta Gilen Zaldunbide solaskide izanen ditugu. 45 000 bizilagun, 27 kilometro karratu, 4 kilometro et'erdi itsas bazter eta zazpi elizekin dugun hirian bazterrak eta bizi diren euskaldunen dinamikaren berri izanen dugu.


{simpledownload href=/gure bazterrak/angelu1.mp3}>> Deskargatu{/simpledownload}

Domintxine 4

4garren aldikotz Luzien Etxezaharreta-k Domintxine herrirat eramaiten gaitu.

Kostolu euskaldea , mahastigintza , ur bazterrak eta Goeinetxe apeza izan dira solasgai..


{simpledownload href=/gure bazterrak/domintxine4.mp3}>> Deskargatu{/simpledownload}

Domintxine 3 Sauveur Urrutiaguerre

Aldi huntan ere Domintxinen gira eta Luzien Etxezaharreta solastatu da herriko auzapeza den Sauveur Urrutiaguerrekin.

.
{simpledownload href=/gure bazterrak/domintxine3.mp3}>> Deskargatu{/simpledownload}

 

Domntxine 2

Domintxineko eliza eta girixtino eskolaren bisita egiten daukute Jean Michel Pochelu eta Luzien Etxezaharretak ,herri huntan egiten den bigarren emanaldian.


{simpledownload href=/gure bazterrak/domintxine2.mp3}>> Deskargatu{/simpledownload}

Domintxine

Xiberoko juntan den Domintxine herrian barna ibiliko gira Luzien Etxezaharreta eta herritarra den Jean Michel Pochelurekin.


{simpledownload href=/gure bazterrak/domintxine1.mp3}>> Deskargatu{/simpledownload}