Gure bazterrak
Gure Bazterrak emankizunen interesa berezitasuna da bisitatua den lekuan berean grabatua dela, naturaren soinuei leku inportanta utziz eta manera berean indar gehiago eskainiz tokiko jendeen lekukotasunei, emankizunak tokietako memoriaren biltzea ere baitu xedea
LUZIEN ETCHEZAHARRETA
Baionako Lizeoan ikasi ondotik, Fisika Zientziak egin zituen Paben eta gero, Laborantza eskolan irakaslea.
10 urte Parisen egon zen, 81ean kazetaritza mundura hurbilduta Euskaldunon Egunkariako Baionako arduradun eta Gure Irratiako kronikalari moduan "Gure Bazterrak" egitasmoa hasi zuen.
JAKES CASAUBON
Donibane Garazin ikasi ondoren, Ura eta Oihanen eskola nazionalean sartu. Senperen bertako Oihanen zainketan ibili zen.
Hortik Miarritzera joan eta laborategietan lan egin zuen. Bertan ikertu zituen ibai, arraun eta, batez ere, izokien eboluzioa.
Gure Bazterrak webgunea, izen bereko irrati emankizunaren altxorrak baliatuz Ipar Euskal Herriko hainbat guneren deskubriarazteko xedearekin sortua izan da.
Emanaldia bera, Gure Irratian ari zen Lucien Etxezaharretak abiatu zuen 1997ko urrian, bere parea bilakatuko zen Jakes Casaubonekin, haien helburua zelarik naturak dituen aberastasunen ezagutaraztea Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Antxeta Irratia eta Xiberoko Botzako entzuleei.