Eskolak eta lantegiak berritz idekitzen ari dira bainan Koronabirusarekin bizitzea ikasi behar dugu.
Kontrola egoera ez da bukatua: polizien dronak, telefonaren bidezko segipena, kontrolatze brigadak, eta zertan da medikuntzako sekretua?
Bestalde Billy el Niño izenarekin famatua zen torturatzaile frankista hil da joan den astean, bere medaila guziekin, auzitaratua izan gabe. Denbora berean, Jakes Esnal euskal preso politikoaren libratzea blokatu du Frantses prokuradoreak, jujeen iritziaren kontra joanez.