Kobid izurriteak inharrosaldi eder bat eman du gure gizarteari. Orai iduri luke lehen uhain bortitza pasatzen ari dela.
Ordua da gibelapen pixka bat hartzeko.
Krisialdi hunek zalantzan ezarri ditu Gobernuen eta jendartearen lehentasunak. Larrialdi egoeratik ateratzean, funtsezko galdeak barnatu nahi ditugu: zer gizarte nahi/behar dugu?
- Zer toki eman nahi diogu osagarri sektoreari?
- Mundializazioaren ondorio latz batzu agerian ezarriak izan dira : maska eta testen egiteko lehen gaien eskasa, bertokiratzoaren beharra erakutsiz.
- Konfinamendutik ateratzean, lan gehiago egin beharko dela entzuten hasiak gira, 35 oreneko asteak zalantzan ezarriz. Aberastasunen konzentrazioa eta Injustizia soziala ez ote dira berrindartuko?
Klima aldaketaren aurkako neurriak bigarren plano batean ez ote direa ezarriak izanen?
Bide kurutze batean gira. Lehengo jokamoldeak indar gehiagorekin berraitz abiatuko dira, edo beste mundu bat possible da?
Gai horren barnatzeko gurekin ditugu: Jenofa Berhokohirigoin kasetaria, Bizi mugimenduko Xabier Harluxet, Allande Socarros idazlea eta erizaina den Maitena Dufau.