Nafarroa: 500 urte.

Gaurko mintzalekun, Nafarroako konkistaren 500 urteak aipatuko ditugu.

Nafarroako konkista XII. mendean Nafarroako Erresuma banatzeko Gaztela eta Aragoiko Erresumen arteko itunekin hasi eta XVI. mendean inbasioarekin jarraitutako prozesua da. Ondoren, Nafarroa Beherea, inbasioa saihestu zuena, Erresuma independentea izan zen XVII. mendera arte. Orduan, Nafarroako Erresuma Frantziako koroan batu eta, XVIII. mendeko Frantziako Iraultza eta gero desagertu zen. Nafarroa Garaia, bestetik, Espainiako koroarekin bat zena, XIX. mendean utzi zuen Erresuma izateari.


{simpledownload href=/mintza leku/nafarroa500urte.mp3}>> Deskargatu{/simpledownload}

Mixel Etxebest

Jatorria Gotaine Berrueta etxean duen familia nekazari bateko kidea da; nekazaritza ikasketak egin zituen eta amaitu ostean ardien hazkuntzari ekin zion. Euskaltzale, gau-eskoletan irakaslea izan zen eta Seaskan inplikatu zen. Lasterka Maulen elkarteko kidea da.


{simpledownload href=/mintza leku/120329mixeletxebest.mp3}>> Deskargatu{/simpledownload}
 

Daniel Landart

Daniel Landart (Donostiri, 1946ko abenduaren 11 - ), "Daniel Arberu", "Laguna" eta "Mutiko gazte bat" ezizenez ere ezaguna, Nafarroa Behereko euskal idazle eta antzerkigilea da.

Tipografoa bizibidez, Gazte, Pan-Pin, Herria, Enbata eta Egan aldizkarietan eman ditu argitara idazlan garrantzitsuenak. Enbata mugimendu politikoko kidea da. Antzerkiez gain, olerkigintzan ere aritu da. Hainbat kantarik eta musika taldek musika jarri diete. Euskal Kultur Erakundearen zuzendariorde egon da 2010 arte.


{simpledownload href=/mintza leku/20120315daniellandatmintzaleku.mp3}>> Deskargatu{/simpledownload}

Jon Sarasua

Jon Sarasuarekin hitzegin dugu, euskararen berreskuratzeko zer egin, gogoeta ezberdinak aipatu ditugu


{simpledownload href=/mintza leku/120301jonsarasua.mp3}>> Deskargatu{/simpledownload}

Krisi ekonomikoa

Krisi ekonomikoaren inguruan hitzegingo dugu gaurkoan. Greziako egoera larria eta europatik hartutako neurriak aipatuko ditugu.



{simpledownload href=/mintza leku/120223mintzaleku.mp3}>> Deskargatu{/simpledownload}