"Ahoan bilorik gabe" emankizunak Euskal Herriko aktualitateko protagonistak elgarrizketatzen ditu hilabetean behin. Edizio honetan Frantxua Maitia Akitaniako presidente ordea, kontseilari orokorra eta Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria izan dugu gure artean. 60 urte ditu Maitiak. Izpuran sortu et bizi da. 21 urtez Izpurako auzapeza izan zen. 95etik Akitaniako kontseilaria da, eta 2004tik Kontseilari Nagusia Garaziko kantonamendutik.(kazeta.info)