Maila politiko eta kulturalean, Ipar Euskal Herrian arrasto handia utzi duen gizon baten bizia omendu dute atzo Miarritzen. Jakes Abeberry 92 urterekin pausatu zen iragan ostegunean. Ehunka pertsona elkartu ziren atzo Miarritzen, Abeberryri agur eta ohore egiteko. Han izan zen Inhar Iraizotz :
Enbata mugimenduaren sortzaileetan izan zen Jakes Abeberry, baina bere aurkari politikoekin mintzatzeko ukan zuen gaitasuna goraipatu dute hainbatek.