Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.
Unitate honek menopausiaren ondorioz agertzen diren osasun arazoak —bereziki bihotz eta hormona aldaketekin lotuak— artatzeko xedea du, eta emakumeen ongizatea lehen lerrora ekartzen du. Gure eskualdean halako zerbitzua eskaintzen duen unitate bakarra da, eta Frantzia osoan hamar bat baino ez dira. Proiektu aitzindari honi buruz gehiago jakiteko, Irisarriko medikua den Maitena Chohobigaratek xehetasunak eman dizkigu.