Bidasoako izokina desagertzeko arriskuan

Bidasoako izokinaren egoera larria da. Honela dio, Nafarroako ingurumen kudeaketarako erakundeak egindako azken ikerketak. Izan ere, 2022an 90 izokinek besterik ez zuten egin Bidasoa ibaian goiti. Azken 37 urteetan jasotako daturik txarrena. Azken hamar urteetan bataz bestean 300 eta 400 izokin inguru zenbatzen zituzten. 2021ean aldiz, 212 izan ziren bidasoa ibaira iritsitako izokinak. Nafarroako gobernuak egindako ikerketak dio, Bidasoa ibaiaren tenperaturaren eta lehorteen ondorioa dela. Josu Elzo, Nafarroako Ingurumen Kudeaketarako teknikaria eta ikerketa honen zuzendariarekin hitzegin dugu