Interkonexio elektriko erraldoia eraiki nahi dute espainiar eta frantses Gobernuek, Bordale eta Bilbo artean. Proiektuak, ordea, kontrako iritziak eragin ditu, eta mobilizazioak biderkatu dira Bizkaian eta Landetan. Interkonexio egitasmoak 400 kilometroko luzera izanen du, lurpean eta itsaspean, 400.000 volteko gaitasunarekin. Horren bidez, bi Estatuen arteko energia trukaketak erraztu nahi dituzte. Frantziak energia nuklearra salduko dio Espainiari, eta energia berriztagarriak Espainiak Frantziari. Eraikuntza baimenak bidean dira, eta lanak urrian hasiko direla pentsatzen da 3.100 milioi euroko aitzinkontuarekin. Proiektuak ingurumenari eraginen dizkion kalteez ohartarazteko plataforma bat sortu dute Gatika (Bizkaia) herrian, eta Ipar Euskal Herritik ere CADE kolektiboak hurbiletik segituko du afera.
Bilbo-Bordele interkonexio elektrikoak kontrakotasunak eragin ditu Pirinioz bi aldeetan
Ikustaldiak: 661