Ez da sekulan hainbeste pastoral eskaini Euskal Herrian, azken hamarkadetan. Nagusia, prefosta, Gamere-Zihigako 'Ligetx koblakaria(k)' izanen da. Haatik, Urdiñarbeko herritar zenbaitzuk ere 'Matalaz' pastorala eskainiko dute, Oilarrak abesbatzaren 30 urtemuga ospatzeko. Beste bi pastoralak, aldiz, Xiberoako mugak gainditzen ditu eta bi emazteren omenez izanen dira. Xarnegu eremuko herritarrek Inesa Gaxen (1522 - XVII) omenduko dute ber izeneko pastoralarekin, eta Iruñean, Julia Fernandez Zabaltza (1898-1961) errientsa euskaltzalea.
Lau pastoral aurten Euskal Herrian, nehoiz baino gehiago
Ikustaldiak: 561