Jakes Bortairu: «Badugu norbait gure problematikak Parisera eramanen dituena»

6. hautesbarrutian, Peio Dufau (EHBai-NFP) diputatua izanen da heldu diren urteentzat. Bozen %36,28 bildurik, 27 117 bozekin, historiako lehen diputatu ezkertiar abertzalea izanen da. 2012az geroztik ez zen gertatu: Ezkerra lehena iritsi da Frantziako Legebiltzarreko hauteskundetan. Ipar Euskal Herria osatzen duten 4, 5 eta 6. hautesbarrutietan ere, Fronte Popular Berria lehena iritsi da. Heldu diren urteetan Fronte Popular Berriak eraman beharko duen lana zaila izanen dela dio Jakes Bortairuk.