Prefetak, helegitea pausatu du Euskal Hirigune Elkargoaren kontra, hautetsiek adostu zuten enpresen zergen emendatzea proposamena ezeztatzeko. Joan den Martxoan bozkatu zuten proposamena, Peio Etxelekuk gidaturiko Elgarrekin Herriarentzat taldeko hautetsiek kontra bozkatu bazuten ere. Enpresen gaineko zergak %1,4 igaiteko xedea du Elkargoak urtean bi miloi euro gehigarri biltzeko. Baionako Industria eta Merkataritza ganbarak ere gogor salatu dute zerga goititzea.
Elkargoaren enpresen gaineko zerga igaitea auzitara eraman du Prefetak
Ikustaldiak: 299