Ikasturte hastapeneko lehen mobilizazioaren segipenarekin kontent agertu dira CGT, Solidaires, FSU eta LAB sindikatuak. Greba eguna deitua zuten atzo, lansarien emendatzea eta zerbitzu publiko hobeak aldarrikatzeko. Duela urte bat indarrean den erretreten erreformaren kontrako mobilizazioen oihartzunak oraino entzuten dira. Duela aste bat, Frantziako lehen ministroa prest agertu zela erretiratzeko adina 64 urtera igan zuen erreforma «hobetzeko». Orokorki, hauteskunde legegileen ondotik, gobernu eskuindarraren izendatzeak ekarri ditu karrikara herritarrak.