Euskararen Urtaroaren karietara hitzordu ezberdinak, ainitz, badira hilabete guztian zehar, abenduaren 3a arte, euskararen nazioarteko eguna arte. Begirada berezia ezarri nahi izan diogu euskararen urtaroari, eta horretarako Antton Kurutxarri gomitatu dugu goiz berrira: Euskal Elkargoko lehendakariordea, hizkuntza eta kultura arloan. Euskarak pairatzen dituen erasoak eta bereziki Euskararen Erakunde Publikoaren aurrekontua urtez urte ber kopuruan mantentzen dela azaldu du Antton Kurutxarri, Euskal Hirigune Elkargoko hizkuntza eta kultura lehendakari-ordeak.