Hemeretzi elkartek bat egin dute Marieniako laborantza lurren defentsan

Kanboko Marieniako proiektuaren kontra joan den maiatzetik engaiatu ziren bost elkarteei, orain beste andana gehitu zaizkie Marieniako laborantza lurrak deuseztatu eta artifizializatu ez daitezen. Orotara, hemeretzi elkartek sinatu dute engaiamendu hitzarmena, horien artean, Arrapitz, Biharko Lurraren Elkartea, EHZ, LAB sindikatua, Bizi eta Alda. Azken hilabeteetan bizitegien defentsako elkarteei egiten zaien jazarpena ere salatzen dute eta otsailaren 11n Baionan izanen diren auzira gomitatzen dituzte herritarrak, Kanboko herriko kontseiluan izan gertakariak aztertuko eta epaituko baitira.