Benito Lertxundi: «Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen»

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatzen du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez bada erraza izan bururatze horren berri ematea publikoki, orain libraturik sentitu dugu.