Benito Lertxundik 60 urteko kantugintza utziko duela jakinarazi du Durangoko azokaren aurretik.
2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin amaituko du bere ibilbide luze eta aberatsa. Urteak zeramatzan erabaki hori hartuta, ez baita erraza izan amaiera horren berri ematea publikoki. Orain, askatuta sentitzen da.