Luis Santsez eta Peio Larralde iritsi dira Super Prestige lehiaketako finalera

Atzo Donibane Garaziko Garatenea trinketa bete zen bi erdi finalen ospakizunarekin. Lehen partidan, Luis Santsez eta Battitta Ducassou lehiatu ziren. Nahiz eta Ducassouk 12 tantoko abantaila hartu, azkenean Santsez izan zen lehenik 40 tantora iristen. Bigarren partida tinkatuagoa izan bazen ere, hasieran Peio Larraldek zailtasun gehiago izan zituen Mathieu Ospitalen aurka. Azkenean, Larraldek 40-37 irabazi zuen eta datorren igandean iraganen den finalean bere lekua segurtatu du Luis Santsezen aurka.