Euskara hutsezko azoken eta ekimenen sarea den Doinuelek, indarturik abiatuko du bere hirugarren urtea. Zortzi partaide izatetik bederatzi izatera iragan da sarea eta elkarrekin eragiteko eta elkar laguntzeko helburuz segitzen dute. Sareko partaideen artean dira, besteak beste, Baztango Ilbeltza, Zarauzko Literaturia, Galdakaoko Sormene, Ziburuko euskal eta liburu azoka edo edota Sarako Ikusi Mikusi.
Euskara hutsezko azoken aurtengo hitzorduak iragarri ditu Doinuele sareak
Ikustaldiak: 109