Euskal Herria eta bere kultura deskubritzeko saioak, herritarren kohesioa bultzatzeko

«Lurraldetasuna transmititzeko» saioak proposatuko ditu Ataria elkarteak. Bost saioko modulo bat antolatu dute Ipar Euskal Herrira heldu berri diren herritarrei zuzenduak, baita tokiko enpresa, elkarte edo kolektibitateei. Saio horien bidez Euskal herriko historia, geografia, hizkuntza edota kultura ulertzeko gakoak eskainiko dizkiete. Urtarrilaren 18an; larunbatarekin, informazio bilkura bat eginen dute Itsasuko herriko etxean, eta otsailaren lehenetik goiti iraganen dira moduluak larunbatetan. Saio bakoitzeko 20 euroko parte hartzea galdegina izanen zaio parte hartzaile bakoitzari, eta saio orotan parte hartzeko engaiamendua hartu beharko dute.