Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz. Sebastien Uthurriage eta Iban Pebet (FDSEA-JA), Maritxu Lopepe eta Julen Perez (ELB) eta Jean Pierre Suhit eta David Suzanne (Coordination Rural) hautagaiek parte hartu zuten mahai-inguruan. Besteak beste, laborari berrien instalakuntza, osagarri krisia, Ossau-Irati sor-markaren geroa, Hirigune Elkargoen politikak, klima larrialdia edota nazioarteko itunak ukan zituzten hizpide. Euskal Hirigune Elkargoak bultzatu nahiko lukeen Laborantzaren Erakunde Publikoaren sorreraren inguruan ere, sindikatu bakoitzak bere ikuspegia eman zuen.