%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo joerari eutsiz gero. Urtez urtez, beraz, gero eta jende gehiago metatzen da Frantziako presondegietan, zigor luzeagoekin eta baldintza okerragoekin. Baionako presondegiak bere aterpetze gaitasuna bikoizten du. Frantziako Justizia Ministerioaren datuen arabera, 166 preso ditu Baionako espetxeak, 75 aterpetzeko gaitasuna duelarik. Horrek erran nahi du, 9 metro karratuko geletan, hirunaka metatzen dituztela atxilotuak. OIP behatokiak baieztatu duenez, 3.600 presok lurrean ezarritako matalazetan lo egiten dute frantses presondegietan.