'Metamorfosi ekologikoaren ituna' izenpetu zuten hautetsiek, hitza bete dute?

Bizi mugimenduak 2026ko hauteskundeak prestatu nahi ditu. Herritarrak gogoeta eta lanera gomitatzen ditu asteburu honetan, Baionan. 2020ko herriko bozetatik, ekologiaren arloan, herriek burutu engaiamenduen bilana egingo dute. Oroit, Metamorfosi Ekologikoaren Ituna izenpearazi ziela Bizik hautagai guziei eta elkargoari. 5 urte berantago, ebaluazio zorrotz bat proposatuko dute. Urte bat falta delarik 2026ko herriko bozentzat, herritarrekin ondoko pausuak adostea izanen da ere asteburu honetako helburua. Parte hartzaileek izena eman behar dute aitzinetik bizimugi.eu webgunean.