Brontzezko saria irabazi du Ellande Larronde saratarrak, pista gaineko Frantziako txapelketan

Ellande Larronde Saratar txirrindulariak brontzezko medaila lortu berri du Bretainian, pista gaineko Frantziako txapelketaren karietara, elite mailan. Joan den azaroan, Ahurtiko taldea utzi zuen Hego Euskal Herriko Caja Rural taldearekin engaiatzeko. Eta emaitza onak erdiesten segitzen du 18 urteko kirolariak. Aste honetan, Portugalen da aste guzian, trebatzeko eta asteburuan, lehiaketa batean parte hartzeko. Ondotik, errepideko sasoia Essor Basquen estreinatuko du. Lehenbiziko bi etapetan parte hartuko du otsailaren lehenean eta bian.