Artzain gero eta gutxiago izateak ondorioak sortzen ditu. Txosten edo ikerketa bat burutzen ari dira Parisen, garapen jasangarria eta lurraldearen antolaketako komisioa, diputatu desberdinek dute osatzen komisio hori. Artzaingoaren eta lurraldearen antolaketaren egoera zertan den ikusteko helburua du, aste honetan adibidez Iñaki Etxaniz diputatua Oloroen bildu da bertako aktoreekin bilan baten egiteko. Txostena bukatu eta ministroari aurkeztu ondoan, lege edo arau proposamenak eginen lirateke. Martxorako bukatzea espero dute diputatuek.
Artzaintzaren gainbeheraz azterketa bat abiatu dute Frantziako legebiltzarrean
Ikustaldiak: 146