Etorkinenganako elkartasuna aldarrikatu dute milaka lagunek, Hendaia eta Irun artean

2.500 lagun baino gehiago ziren atzo Irun eta Hendaiako karriketan mobilizatuak, J’accuse lelopean, 80 kolektibo baino gehiagok migrazio politiken aurka deituriko manifestaldian. Urtarrilaren 28an Baionako auzitegian migratzaileen aldeko zazpi ekintzaile epaituko dituzte, iazko Korrikan 36 migratzaileri muga pasatzen laguntzeagatik. Epaiketa bertan behera uztea galdegin dute, baita «migratzaileen kriminalizazioa» salatu ere.