Bixente Hirigarai: «Historiaz bizitzea dut xede, irakasle izan gabe»

Historiaz lan eta bizi, irakaskuntzatik kanpo. Horixe du xede Bixente Hirigarai baigorriarrak. Berriki 'Bixtori' enpresa sortu du, ikerketa historikoaren edota transmisioaren alorreko proiektuak garatzeko. Zentzu horretan, bisita gidatuak edota eskoletarako tailer praktikoak proposatzen ditu, baita norbanakoendako genealogia edota etxe zaharren ikerketak ere. Hirigaraik sei urtez lan egin du Baigorriko herriko etxeko animatzaile gisara, eta Baigorriko Mehaka zentroaren sorreran parte hartu du, ikerketan eta dibulgazioan. Egitasmo horren inguruko xehetasun oro bildu ditu Hirigaiarik, bixtori.eus webgunean.