Ostegun honetan iragan ziren Akitania Berriko artzaintza ikasleen XX. Ovinpiade txapelketako finalak, Irisarrin. Orotara 31 gaztek parte hartu dute lehian, den denak laborantza lizeoetako ikasleak. Akitania Berriko bi irabazleak Alaia Queheillalt eta Nicolas Karrikondo dira, biak Donapaleuko Errekart laborantza lizeokoak. Frantzia mailako finalean parte hartuko dute Parisen, Laborantza saloian iraganen den finalean.
Ovinpiade txapelketako final handian lehiatuko dira Iparraldeko bi artzaintza ikasle
Ikustaldiak: 124